miércoles, 13 de enero de 2010

Gaur Egun


Gizonek emakumeen aurka indarkeria erabiltzen dutenean, giza eskubideak urratzen dituzte.
Duela gutxiko zenbait txostenetan, emakumeen aurkako gizonen indarkeriari buruzko datu
beldurgarriak aurkezten dira (UNFPA, 2005; WHO, 2005).
- Munduko emakumeen bostena, gutxienez, bortxatua izango da edo bortxaketaahalegina
sufrituko du.
- Emakumeen herenak tratu txar fisikoak sufrituko ditu –gehienetan, senarrak edo
ezagutzen duen norbaitek emanak–.
- Sexu-jazarpeneko erasoen ia erdiak 15 urteko neskek edo gazteagoek sufritzen dituzte.
Emakumeek gizonen menpe daude mundu osoan. Gizonen bizitzak emakumeena baino
gehiago balio duela jotzen da, eta hori adierazten duten hainbat eta hainbat adibide eman
ditzakegu. Agiri askotan adierazi eta deskribatzen da hori, besteak beste, Nazio Batuek
eginiko txostenetan.
1948an, Nazio Batuetako giza eskubideen deklarazioan, sexuagatik ez zela inolako
bereizkeriarik egin behar adierazten zen. Hala ere, bereizkeria hori denbora luzez gertatu da.
Feministak aspaldidanik dabiltza egoera aldatzen saiatzen, jendeari Nazio Batuetako
deklarazioan ezarritakoa benetan betearazten saiatzen. Orain arte, feministen mugimenduak ia
emakumeak bakarrik erakarri ditu, menpean dagoena baita menpetasuna ikusten duen
lehenengoa.


Zer jotzen dugu feminismotzat? Gizarte patriarkalaren aurka aktiboki diharduen mugimendua.
Feminismoaren oinarria honako hau da: emakumeek eta gizonek ez dituzte eskubide berak,
eta hori aldatu egin behar da. Gure gizartean gizonak emakumeekiko nagusitzat jotzen direla
eta hori aldatu behar dugula ohartzen bagara, feministak gara. Bidezko gizarte baten alde
borrokatzea da feminismoa; hau da, gizartean emakumeek eta gizonek eskubide eta betebehar
berberak izatearen alde, sexu batekoa izateak beste sexuarekiko boterea izateko eskubiderik
berekin ez ekartzearen alde.

Sexuen arteko berdintasunaren eta feminismoaren aldeko borrokaren ideia nagusia, beraz,
gizaki guztiak eskubide berberak ditugula defendatzean datza.
Emakumeen aurkako gizonen indarkeria da genero-ezberdintasunen adierazpen nagusia.
Emakumeen aurkako gizonen indarkeria –bai eta beste gizon batzuen eta haurren aurkakoa
ere– mundu osoan da arazoa. Indarkeria horren aurka egitea, gizonen indarkeria gutxitu eta
ezabatzea, beraz, lehentasuneko aztergaia da nazioarteko erakunde askorentzat; esaterako,
Nazio Batuentzat eta Europar Batasunarentzat. Gobernu askok ere gizonen indarkeriaren
aurka daudela adierazi dute (Ferguson et al., 2004).
Pobrezia indarkeriaren ondorio larrienetakoa dela ikusteko, ez dago lan handirik hartu
beharrik. Pobreziak gosetea eta gaixotasunak eragiten ditu, baina hezkuntza ez izatea ere bai.
Lehen aipatu dudanez, analfabetoetako bi heren emakumeak dira.
Generoan oinarritutako botere-ordena da gure gizartea egituratzen duen ordena, eta horrek
egunero du eragina gugan. Egitura horrek emakumeak menpekotzat jotzen ditu eta gure
bizitzarako nolabaiteko esparruak ezartzen ditu, bai eta gure harremanak moldatzen ere.
Generoan oinarritutako botere-ordena oso faktore indartsua da gure bizimoduaren eraketan.
Izan ere, askatasunez hartutako erabakiak diruditen arren, genero nagusiaren botere-ordenaren
ondorio dira. Generoan oinarritutako botere-ordenak bere burua elikatzen duela ere esan
daiteke. Hala ere, generoan oinarritutako botere-ordena ez da guztiz determinatzailea; alda
daiteke –izan ere, aldatzen da–.



Generoan oinarritutako botere-ordena aldakorra bai baina guztiz determinatzailea ez bada ere,
generoan oinarritutako egungo botere-ordenaren baitan eredu nagusiak daudela ikus
dezakegu. Generoan oinarritutako botere-ordenaren ideia nagusia honako hau da: uste izatea
femeninotasunak eta maskulinotasunak bata bestearengandik bereizirik egon behar dutela eta
maskulinotasuna dela araua. Horren ondorioz, gizonek emakumeekiko boterea dute egituren
esparruan eta, hortaz, oso sarritan, pertsonen arteko esparruan ere bai.
Gaur egun, generoaren eta boterearen arteko erlazioa ikustea garrantzitsua dela esan
dezakegu. Historian, haurren hezkuntzan, zenbait kulturatan –eta beste arrazoi askorengatik–,
generoan oinarritutako botere-ordena dela-eta, nabarmen geratzen da sexu batekoa edo
4
bestekoa izateak baldintzatu egiten duela boterea izatea ala ez izatea. Sexuen arteko hierarkia
sortu da.
Halere, maskulinotasunean ere badago hierarkiarik. Gizonak beste gizon batzuekin alderatu
eta beste gizonek gizontasun gutxikotzat jotzearen beldur direnean maskulinotasun ezberdinak
eratzen direla azpimarratzen du Kimmel-ek (1996). Benetako gizontzat joko ez dituzten
beldur dira. Baina, nire ustez, hierarkia horiek gizonen eta emakumeen arteko hierarkiaren
baitan eratu dira.
Generoan oinarritutako botere-ordenaren kontzeptua kontzeptu analitikotzat ere erabil daiteke.
Generoan oinarritutako botere-ordena erabiliz, gizakien arteko harremanak nolakoak diren eta
nola garatzen diren ikus daiteke.
Duela urte gutxi batzuk, ez genuen asko hitz egiten generoan oinarritutako indarkeriaz, eta are
gutxiago aipatzen genuen hori gizonen erantzukizuna zela. Gaur egun, ordea, munduan
dezente dira uste dutenak generoan oinarritutako indarkeriak irautea dela generoberdintasunerako
oztopo handiena. Generoan oinarritutako indarkeria gutxitzeko, urrats
garrantzitsua da gizonak ere ohartzea generoan oinarritutako indarkerian erantzukizuna dutela
–eta horren arabera jokatu behar dutela–.

No hay comentarios:

Publicar un comentario