lunes, 25 de enero de 2010

martes, 19 de enero de 2010

miércoles, 13 de enero de 2010

Gaur Egun


Gizonek emakumeen aurka indarkeria erabiltzen dutenean, giza eskubideak urratzen dituzte.
Duela gutxiko zenbait txostenetan, emakumeen aurkako gizonen indarkeriari buruzko datu
beldurgarriak aurkezten dira (UNFPA, 2005; WHO, 2005).
- Munduko emakumeen bostena, gutxienez, bortxatua izango da edo bortxaketaahalegina
sufrituko du.
- Emakumeen herenak tratu txar fisikoak sufrituko ditu –gehienetan, senarrak edo
ezagutzen duen norbaitek emanak–.
- Sexu-jazarpeneko erasoen ia erdiak 15 urteko neskek edo gazteagoek sufritzen dituzte.
Emakumeek gizonen menpe daude mundu osoan. Gizonen bizitzak emakumeena baino
gehiago balio duela jotzen da, eta hori adierazten duten hainbat eta hainbat adibide eman
ditzakegu. Agiri askotan adierazi eta deskribatzen da hori, besteak beste, Nazio Batuek
eginiko txostenetan.
1948an, Nazio Batuetako giza eskubideen deklarazioan, sexuagatik ez zela inolako
bereizkeriarik egin behar adierazten zen. Hala ere, bereizkeria hori denbora luzez gertatu da.
Feministak aspaldidanik dabiltza egoera aldatzen saiatzen, jendeari Nazio Batuetako
deklarazioan ezarritakoa benetan betearazten saiatzen. Orain arte, feministen mugimenduak ia
emakumeak bakarrik erakarri ditu, menpean dagoena baita menpetasuna ikusten duen
lehenengoa.


Zer jotzen dugu feminismotzat? Gizarte patriarkalaren aurka aktiboki diharduen mugimendua.
Feminismoaren oinarria honako hau da: emakumeek eta gizonek ez dituzte eskubide berak,
eta hori aldatu egin behar da. Gure gizartean gizonak emakumeekiko nagusitzat jotzen direla
eta hori aldatu behar dugula ohartzen bagara, feministak gara. Bidezko gizarte baten alde
borrokatzea da feminismoa; hau da, gizartean emakumeek eta gizonek eskubide eta betebehar
berberak izatearen alde, sexu batekoa izateak beste sexuarekiko boterea izateko eskubiderik
berekin ez ekartzearen alde.

Sexuen arteko berdintasunaren eta feminismoaren aldeko borrokaren ideia nagusia, beraz,
gizaki guztiak eskubide berberak ditugula defendatzean datza.
Emakumeen aurkako gizonen indarkeria da genero-ezberdintasunen adierazpen nagusia.
Emakumeen aurkako gizonen indarkeria –bai eta beste gizon batzuen eta haurren aurkakoa
ere– mundu osoan da arazoa. Indarkeria horren aurka egitea, gizonen indarkeria gutxitu eta
ezabatzea, beraz, lehentasuneko aztergaia da nazioarteko erakunde askorentzat; esaterako,
Nazio Batuentzat eta Europar Batasunarentzat. Gobernu askok ere gizonen indarkeriaren
aurka daudela adierazi dute (Ferguson et al., 2004).
Pobrezia indarkeriaren ondorio larrienetakoa dela ikusteko, ez dago lan handirik hartu
beharrik. Pobreziak gosetea eta gaixotasunak eragiten ditu, baina hezkuntza ez izatea ere bai.
Lehen aipatu dudanez, analfabetoetako bi heren emakumeak dira.
Generoan oinarritutako botere-ordena da gure gizartea egituratzen duen ordena, eta horrek
egunero du eragina gugan. Egitura horrek emakumeak menpekotzat jotzen ditu eta gure
bizitzarako nolabaiteko esparruak ezartzen ditu, bai eta gure harremanak moldatzen ere.
Generoan oinarritutako botere-ordena oso faktore indartsua da gure bizimoduaren eraketan.
Izan ere, askatasunez hartutako erabakiak diruditen arren, genero nagusiaren botere-ordenaren
ondorio dira. Generoan oinarritutako botere-ordenak bere burua elikatzen duela ere esan
daiteke. Hala ere, generoan oinarritutako botere-ordena ez da guztiz determinatzailea; alda
daiteke –izan ere, aldatzen da–.



Generoan oinarritutako botere-ordena aldakorra bai baina guztiz determinatzailea ez bada ere,
generoan oinarritutako egungo botere-ordenaren baitan eredu nagusiak daudela ikus
dezakegu. Generoan oinarritutako botere-ordenaren ideia nagusia honako hau da: uste izatea
femeninotasunak eta maskulinotasunak bata bestearengandik bereizirik egon behar dutela eta
maskulinotasuna dela araua. Horren ondorioz, gizonek emakumeekiko boterea dute egituren
esparruan eta, hortaz, oso sarritan, pertsonen arteko esparruan ere bai.
Gaur egun, generoaren eta boterearen arteko erlazioa ikustea garrantzitsua dela esan
dezakegu. Historian, haurren hezkuntzan, zenbait kulturatan –eta beste arrazoi askorengatik–,
generoan oinarritutako botere-ordena dela-eta, nabarmen geratzen da sexu batekoa edo
4
bestekoa izateak baldintzatu egiten duela boterea izatea ala ez izatea. Sexuen arteko hierarkia
sortu da.
Halere, maskulinotasunean ere badago hierarkiarik. Gizonak beste gizon batzuekin alderatu
eta beste gizonek gizontasun gutxikotzat jotzearen beldur direnean maskulinotasun ezberdinak
eratzen direla azpimarratzen du Kimmel-ek (1996). Benetako gizontzat joko ez dituzten
beldur dira. Baina, nire ustez, hierarkia horiek gizonen eta emakumeen arteko hierarkiaren
baitan eratu dira.
Generoan oinarritutako botere-ordenaren kontzeptua kontzeptu analitikotzat ere erabil daiteke.
Generoan oinarritutako botere-ordena erabiliz, gizakien arteko harremanak nolakoak diren eta
nola garatzen diren ikus daiteke.
Duela urte gutxi batzuk, ez genuen asko hitz egiten generoan oinarritutako indarkeriaz, eta are
gutxiago aipatzen genuen hori gizonen erantzukizuna zela. Gaur egun, ordea, munduan
dezente dira uste dutenak generoan oinarritutako indarkeriak irautea dela generoberdintasunerako
oztopo handiena. Generoan oinarritutako indarkeria gutxitzeko, urrats
garrantzitsua da gizonak ere ohartzea generoan oinarritutako indarkerian erantzukizuna dutela
–eta horren arabera jokatu behar dutela–.

martes, 12 de enero de 2010

Azaroaren 25a, "Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna" izan zen eta emakumeen kontrako indarkeria salatzeko manifestazioa izan genuen Bilbon. Emakumeok kalean etengabe jasaten dogun indarkeria sexista salatzeko aukera paregabea, indarkeria matxista ez delako etxeetan besterik ez den ematen fenomenoa, kaleetan ere jasaten dogu askok, argi dagoela ematen du baina egia esan ulertzeko nekeza den kontzeptua da.



Egia da udal eta administrazioek egun honen garrantzia behingoz ikustarazten dutela, baita gero eta jende gehiago garela kalera irteten garenok, HALA ETA GUZTIZ ERE, GIZARTEAREN GEHIENGOAK EZ DU EMAKUMEOK JASATEN DOGUN ARAZOA GARRANTZITSUTZAT JOTZEN. Beraien bikoteak hilak izan diren emakumeen arazoa dela pentsatzen dela iruditzen zait, eta horrek amorratzen nau...ia pixkanaka ulertzen goazen zer den indarkeria matxista eta zerk eramaten dituen zenbait gizonei neskak euren propietate gisa ikustera, euren bikote izanda baita ez izanda ere emakumeengana batzuek dituzten jarrera zikinak salatu behar dira.

ZER EGIN SEXU ERASO BATEN AURREAN?
  1. Hurbilen dagoen ospitalera jo, medikuak aztertzeko (eta azterketa ginekologikoa egiteko). Garbitu gabe eta arropaz aldatu jabe joan.

  2. Oso garrantzitsua da ikerketa judizialerako baliagarria izan daitekeen froga posibleak ez desegitea: esaterako, arropetako aztarnak, gertakarien tokiko aztarnak, biktimaren gorputzekoak, etab.

  3. Salaketa guardiako epaitegian edo polizia-etxean aurkeztu, medikuaren ziurtagiriarekin batera.

  4. Edozein arrazoirengatik, lehendabizi Ertzaintzara edo udal-poliziara joan bazara, beraiek lagunduko dizute ospitalera eta beraiek abisatuko dute epaitegira.

  5. Akusazio partikularra egikaritzeko, komeni da etxeko indarkerian espezializatutako abokatu partikular baten edo txandaz izendatutako abokatu baten zerbitzu profesionalak eskatzea (biktimaren interesen araberakoa izango da)
    Garrantzitsua da legezko aholkularitza lehenbailehen hastea, gertakarien ikerketa eta delituaren erantzuleen identifikazioa legean ezarritako berme guztiekin egiteko.
    Dena den, salaketa jarri baino lehen komeni da Biktimari Laguntzeko Zerbitzura joatea, aholkularitza jasotzeko.

  6. Fiskaltzak akusazio publikoa egikarituko du beti, nahiz eta biktima akusatzaile partikular gisa ez agertu.

  7. Komenigarria da bortxaketa edo beste sexu-eraso baten biktimak laguntza psikologikoa eskatzea.
    Horretarako, zerbitzu hauek daude biktimen esku: Biktimei Laguntzeko Zerbitzua (BLZ), lurralde historiko bakoitzeko Justizia Jauregietan, tratu txarren eta sexu-erasoen biktimentzako Foru Aldundiak ezarritako zerbitzuak, udaleAlineación al centrotako zerbitzuak, etab.

  8. Sexu-erasoen biktimen laguntza psikologikoko gastuei aurre egiteko kalte-ordainak aurreikusten dira Indarkeriazko Delituen Biktimei buruzko Legean.

  9. Biktimak eskubidea du kondenatuarengandik delitutik eratorritako kalte-galera guztien (materialen eta moralen) kalte-ordaina jasotzeko. Erasotzailearen kaudimenaren mende egongo da eraginkortasuna.



lunes, 11 de enero de 2010



ZUREAK EGIN DU!

Egunero bizi dugun gizarte honetan, genero indarkeria nabaria da. Hurrun ikusi arren, gure artean darabilen gaia da.
Emakume bat gipoituta ikustean genero indarkeria dela esaten dugu, baina emakume bat iraindu eta gaizki sentiarazten dugunean, hori ez da genero indarkeria?
Eta ez al du ondoriorik eraso honek? Biktima eta erasotzailearekin zer gertatzen da?
zalantza hauek, blogean zehar argituko ditugu.